Herritarrak Bidebusa hartzen udaletxe aurrean
Gernika-Lumoko Arana eta Zallo auzoetara zabaldu du udalak Bidebus zerbitzua. Auzo horietatik herrigunera ko zerbitzua emango du goizean, eta herrigunetik auzoetarainokoa eguerdietan. Mikrobus batekin emango dute zerbitzu hori, baina aldez aurretik eskaera egin beharko dela jakinarazi du udalak.
Astelehenetik barikura, 08:10ean aterako da mikrobusa Aranatik, eta 08:35ean Zallotik. Zerbitzua erabili gura duenak bezperako 19:30ak aurretik egin beharko du eskaera, 946 254 139 edo 696 956 451 telefonoetara deituta. Herrigunetik auzoetara joateko, berriz, udaletxe aurrean hartu beharko da Bidebusa; 13:30ean Arana auzora joateko eta 14:00etan Zallora joateko. Eguerdiko zerbitzu hori erabili gura duenak bi ordu lehenago deitu beharko du eskaera egiteko.