Uda aurrera doa eta udarekin batera aurrera doaz ere Busturialdeko herrietako jaiak. Bata bestearen atzetik datoz, oraingoan Andra Mari jaiek hartuko dute sanantolinen lekukoa.
Goiztiarrenak muruetarrak izango dira. Andra Mari eguna martitzena bada ere, barikuan hasiko dituzte jaiak.Datorren eguaztenera bitartean, Eleizalden batuta, herritarrek ez dute aspertzeko astirik izango; kirolaz, txapelketetaz, musikaz, jokoetaz…disfrutatu ahalko dute, besteren artean.
Nabarnizen, berriz, astelehenean emango diote hasiera andramariei. Irailaren 13ra arte egitarau oparoa prestatu dute.
Egitaraua herriz herri:
MURUETA
Barikua.
– 19:00. Pilota partidak. Muruetako VI. txapelketaren finalaurrekoa.
– 21:00. Txupinazoa eta pregoia. Andra Mari jaiei ongi etorria, Muruetako ezpata dantzariekin eta txitxiburduntziagaz.
– 21:30. Pultsu txapelketa.
Zapatua.
– 11:30. Paella txapelketarako izen ematea.
– 12:00. Trontzalarien txapelketa.
– 14:00. Paellen aurkezpena. Ondoren, sari banaketa.
– 14:30. Herrifa herrikoia.
– 18:00. Goitibehera jaitsiera.
– 19:00. Tortilla txapelketa (izen ematea, 18:00etan).
– 19:15. Briska txapelketarako izen ematearen amaiera.
– 19:30. Briska txapelketa.
– 20:15. Tortilla txapelketaren sari banaketa.
– 21:30. Monolokos III antzerkia.
– 23:00. Erromeria.
Domeka.
– 11:15. Ospakizuna.
– 12:00. Urdaibai Dantza Taldearen dantza emanaldia.
– 13:00. Tor eta Txoborro magoak.
– 17:00. Pala eta frontenis txapelketako finalak eta umeentzako jolasak.
– 18:00. Mus txapelketa.
– 18:30. Eureka show-a.
– 19:30. Pilota partidak. Binakako txapelketaren finala.
Irailak 8, martitzena.
– 11:15. Meza nagusia Muruetako abesbatzagaz. Ondoren, boloak.
– 18:00. Saski jaia. Gernika, Zornotza eta Durangoko jubenilak parte hartuko dute.
Irailak 9, eguaztena.
– 11:15. Meza nagusia.
– 12:00. Herri hamaiketakoa.
– 13:00. Bingo, boloak eta errifa.
NABARNIZ
Irailak 7, astelehena.
– 20:00. Txikilimañak eta txupinazoa.
– 21:00. Bakailao jana hiru tabernetan. Ondoren, triki poteoa.
Irailak 8, martitzena.
– 12:00. Meza. Ondoren, hamaiketako herrikoia hiru tabernetatik eta triki poteoa.
– 17:30. Mus eta briska txapelketetan izen ematea.
– 18:00. Mus eta briska txapelketen hasiera.
– 20:00. Pultso lehiaketa eta triki poteoa.
Irailak 9, eguaztena.
– 12:00. Meza. Ondoren, txantxiku txapelketa.
– 13:00. Trikipoteoa.
– 20:00. Morokil jana Nabarniz jatetxean.
Irailak 12, zapatua.
– 13:00. Triki poteoa einGo kantan ta Dantzan taldeagaz.
– 15:00. Herri bazkaria frontoian. Mozorrotuta joateko deia egiten dute. Irailaren 10era arte eros daitezke bazkarirako txartelak.
– Arratsaldean, jolas parkea.
– 17:00. Aitor Lesagagaz erromeria.
– 21:00. Trikitilariak.
Irailak 13, domeka.
– 12:00. Meza, Arratzuko abesbatzagaz. Ostean, Kabelinatxe Dantza taldea eta trikitilariak.
– 18:00. Eskupilota partidak.