Espainiako Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak jakitera eman duenez, bihartik [irailak 3] aurrera ezin izango da antxoarik harrapatu Bizkaiko Golkoan. Gaur [irailak 2], argitaratu dute erabakia, eta horren arabera, 2015eko antxoa kostera behin-betiko itxita geratuko da.
Baxurako arrantzaleak antxoa deskargatzen
Espainiako Arrantzako Idazkaritza Nagusiak argitutakoaren arabera, jaso dituzten stock datu guztiak kontutan hartuta eta Europar Batasuneko 2015/104 araudiari jarraituz hartutako erabakia da gaurkoa. o0:00etan jarriko da habian neurri berria, eta Espainiar Gobernuak kontrako ezer jakitera eman ezean, hurrengo asteotan ezin izango da antxoarik harrapatu.
Antxoa kaxetan sartuta