Urdaibaik aurtengo hirugarren bandera eskuratu du Zierbenan
Urdaibaik denboraldiko hirugarren garaipena lortu zuen herenegun, Zierbenan. 9 segundo eta 80 ehuneneko aldea atera zion Hondarribia bigarrenari. Ohorezko txandan irten ziren biak Oriogaz eta Kaikugaz; oriotarrak izan ziren hirugarrenak eta Kaiku, berr...
Zapatuan Hondarribiak denboraldiko hamabigarren bandera eskuratu zuen Bilbon. Beste jardunaldi batzuetan bezala, alde estua egon zen Ama Guadalupekoa eta Bou Bizkaia ontzien artean: 3 segundo eta 30 ehunen, hain zuzen.
Kontxara begira.
Etzi arratsaldean Kontxako banderarako erlojupeko sailkapen estropada izango dute, 18:00etatik aurrera. Gizonezkoen aurretik emakumezkoen txanda izango da, 17:00etan hasita.
Gizonezkoetan hurrengo arraun taldeek egingo dute sailkatze estropada: Amegrove, Astillero, Bermeo-Urdaibai, Cabo, Castropol, Ares, Mugardos, Deusto-Bilbo, Donostiarra, Getaria, Hibaika, Kaiku, Isuntza, Hondarribia, Oiartzungo Itsaslapurrak, Ondarroa, Orio, Portugalete, Pedreña, San Juan, San Pedro, Tiran, Zarautz, Zierbena eta Zumaia.
Elantxobe KAE 2ra
Bestalde, Elantxobe eta Santoña KAE 2an lehiatuko dira datorren denboraldian, eta Hondarribiako bigarren taldeak eta Castrok lortu dute KAE 1era igotzea.
Castro, San Pedro eta Elantxobek Erandion eta Hondarribian lehiatu zituzten asteburuan play off-ak. Castro nagusitu zen bi jardunaldietan, eta Artarriko arraunlariek hirugarren amaitu zituzten bi estropadak.