Otxandioko batailoian borrokatu zen Pedro Uriguen zornotzarrarenak izan daitezkeela esan du Aranzadik
Aranzadiko adituak Mendatan
Aranzadi Zientzia Elkarteko adituek ustez gudari bat zenaren gorpuzkiak aurkitu dute Mendatan, Marmiz auzoan. Joan den zapatuan aritu ziren han lanean, eta, jakinarazi dutenez, Otxandioko batailoian borrokatu zen Pedro Uriguen zornotzarraren gorpuzkiak izan daitezke.
Indusketa lanetan hainbat hezur atera zituzten; besteak beste, garezurra eta femur bat. Pedro Uriguenen sendieen eta inguruetako baserrietako bizilagunen testigantzen arabera, gorpuzkiak 1936an hildako gudari harenak izan daitezke. Domekan atera zituzten gorpuzkiaak, Uriguenen familiakoen aurrean. Hala ere, hezurrak aztertu arte ez dute hildakoaren identitatea jakingo.
Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen zuzendari Monika Hernando ere mendatan izan izan zen. Adierazi zuenez, “emozio handiko momentua” izan zen, “inguru honetan eta beste batzuetan egiten ari diren lanen helburua familiei garai batean kendu zizkieten eskubideen zati bat itzultzea baita”.