Puzgarriak, umeen egunean
Umeen eguna dute gaur Gautegiz Arteagako San Antolin festek. 11:00etatik aurrera, puzgarriekin eta tailerrekin gozatzeko aukera izango dute herriko gazteenek.
Etzi da Antolin eguna, eta festetako azken eguna ere izango da. Ohikoa den legez, Antolin eguneko jaitsiera eta kalejira egingo dute arteagarrek. Ostean, apar festa izango da Gautegiz Arteagako plazan.
Arratsaldean, kale antzerkiagaz gozatzeko aukera izango dute herritarrek, 19:00etan; eta osteko txokolate janarekin agurtuko dituzte 2015eko Antolin Deunaren festak.