Bilbao artxiboko irudi batean.
Abuztuaren 22tik irailaren 13ra lehiatuko den Espainiako Vueltan lan bikaina egiten ari dira gernikarra.
Zapatuko etapan bigarren sailkatu zen Bilbao, Jasper Stuyven irabazlearengandik denbora berera. Sprintean erabaki zen lehia, eta etapa garaipena lortzeko zorian egon zen gernikarra. Bestalde, laugarren etapan 16.ena izan zen Bilbao, Valverde irabazlearengandik denbora berera.
Gaurko hamargarren etapan Kristian Sbaragli nagusitu da, eta Bilbaok 115.en amaitu du. Sailkapen orokorrari dagokionez, Bilbao 85.ena da, eta Tom Dumoulinek lidertzari eusten dio.
Bihar atseden eguna dute Espainaiko Vueltan parte hartzen ari diren txirrindulariek.