Irailaren 13ra bitartean Mundakako liburutegia itxita egongo da
J. M. Etxeita udal liburutegiko arduradunek jakinarazi legez, irailaren 13ra bitartean liburutegia itxita egongo da. Bestalde, irailaren 14tik aurrera, ohiko ordutegian zabalduko dutela azaldu dute, hau da, 16:00etatik 21:00etara.
Liburuak maileguan dituzten horiek guztiak, liburutegia zarratuta dagoen bitartean, Mundakako Turismo Bulegoan itzuli ahalko dituztela jakinarazi dute.