Santoñagaz batera mailaz jaitsi da, eta Hondarribiako bigarren taldeak eta Castrok lortu dute KAE 1era igotzea. Asteburuan lehiatu dituzte
play off-ak Erandion eta Hondarribian.
Castro, San Pedro eta Elantxobe izan dira
play off-etan, eta Artarriko arraunlariek hirugarren amaitu dituzte bi estropadak. Castro nagusitu da bi jardunaldietan eta 18 ehuneneko aldea baino ez dio atera Sanpedrotarrari.
Bi jardunaldietako denborak batuta, Castrok 41 minutu, 24 segundo eta 26 ehuneneko denbora egin du. San Pedrok 41 minutu, 24 segundo eta 44 ehuneneko denbora egin du, eta Elantxobek 43 minutu, 41 segundo eta 68 ehunen.
Denboraldi amaiera
Bestalde, KAE 2ko arraun taldeek herenegun Erandion lehiatu zuten denboraldiko azken estropada bakarkako erlojupekoan. 20 minutu, 31 segundo eta 60 ehunenean amaitu zuen sanpedrotarra irabazleak. Haren atzetik Castro, Hondarribia eta Getxo sailkatu ziren.
Mundaka zortzigarrena izan zen Erandion, 21 minutu, 15 segundo eta 90 ehuneneko denboragaz. Bermeotarrak hamabigarren sailkatu ziren, 22 minutu, 8 segundo eta 82 ehuneneko denboragaz.
Sailkapen orokorrari dagokionez, Hondarribiak amaitu du lider, 174 puntugaz. Castro bigarrenak puntu bat gutxiago ditu, San Pedro izan da hirugarrena 149 puntugaz, eta Arkote laugarrenak eta Hibaika bosgarrenak 136 puntugaz amaitu dute denboraldia.
Bestalde, bertoko arraun taldeei dagokienez, Mundakak 96 puntu bildu ditu eta zortzigarren amaitu du denboraldia. Bermeok, berriz, azken aurreko postuan amaitu du, 40 puntugaz.