Eguaztenetik aurrera eskuratu ahalko da Bermeoko jaietako programa
Irailaren 7tik 16ra bitartean ospatuko diren Andra Mari eta Santa Eufemia jaietako programaren liburuxka eskuratu gura duten herritar horiek, eguaztenetik aurrera izango dute horretarako aukera. Jakinarazi dutenez, bi tokitan jarriko dituzte salgai, Bermeoko Turismo bulegoan eta Gizarte eta Kultura Etxean, hain zuzen ere. 1,20 eurotan salduko dituzte.