Arenas eta Gernikaren arteko derbiaren une bat.
Toledoren kontra lehiatuko dira gernikarrak 19:00etatik aurrera, Urbieta futbol zelaian.
Aurreko asteburuan ekin zioten 2015-2016 denboraldiari 2.B mailan. Hain zuzen ere, Gernika Getxon jokatu zuen derbiagaz estreinatu zen kategoria horretan.
Porrotagaz ekin diote denboraldiari, eta horregatik, bihar garaipenaren bila zelairatuko dira etxeko jokalariak.
Aurreko zapatuan 1-0 galdu zuten, 24. minutuan Bergarak sartu zuen partidako gol bakarra. Gernikarrek gol aukerak izan zituzten, baina, ez zuten zortea aldeko izan.