Euskadiko txapeldunak
Urdaibaik irabazi du Euskadiko Traineru txapelketa, Lekeition. Isuntza etxeko taldea zazpigarren sailkatu da estropadanHerenegun Urdaibai nagusitu zen Euskadiko Traineru txapelketan, Lekeition. Hala, bigarren urtez jarraian irabazi du Euskadiko Trainer...
Urdaibaik irabazi du Euskadiko Traineru txapelketa, Lekeition. Isuntza etxeko taldea zazpigarren sailkatu da estropadan
Herenegun Urdaibai nagusitu zen Euskadiko Traineru txapelketan, Lekeition. Hala, bigarren urtez jarraian irabazi du Euskadiko Traineru txapelketa, eta proba horretan haren historiako bosgarren garaipena da Lekeition herenegun lorturikoa.Halaber, azken bederatzi urteetan bizkaitarrak izan dira garaileak; 2006an irabazi zuen azkenenengoz talde gizpuzkoar batek, Hondarribiak, hain zuzen.
Bermeotarrak bigarren txandan irten ziren, Hondarribia, Orio eta Kaikugaz batera. Irabazleak 20 minutu, 35 segundo eta 30 ehunenetan amaitu zuen estropada. Lehia estua egon zen lehenengo hiruren artean.
Hondarribia bigarrenari hiru segundo pasatxoko aldea atera zion Urdaibaik, eta Orio hirugarrenak irabazlearengandik 4 segundo eta 48 ehunenera amaitu zuen lehia.
Lehenengo txanda, berriz, Isuntza etxeko taldeak, Zierbenak, San Juanek eta San Pedrok osatu zuten. Zierbena izan zen lauretan azkarrena, 21 minutu, 50 segundo eta 22 ehuneneko denboragaz.
Beste hiru arraun taldeek 22 minututik gora behar izan zituzten estropada amaitzeko. Lekittarra, laugarren kaletik irtenda, txandako hirugarrena izan zen, 22 minutu, 9 segundo eta 94 ehunenekogaz.
Asteburuan liga
Bihar eta etzi ligari ekingo diete berriro ere arraun taldeek. TKE-n, bihar Nojan (Kantabria, Espainia) dute hitzordua, 18:00etan. Biharamunean, berriz, Getxon lehiatuko dute bederatzigarren jardunaldia, 12:00etatik aurrera.
KAE 1ean, bihar eguerdian Zumaian dute denboraldiko zortzigarren jardunaldiko estropada. Eta etzi, ordu berean elkartuko dira Lekeition.
KAE 2ko taldeak, bestalde, Zumaian lehiatuko dira bihar, 17:30etik aurrera. Etzi, Algortan daukate hitzordua, 14:00etan.