Abuztuaren 1ean egingo dute bakailaoaren azoka berezia, Gernika-Lumon
Abuztuaren 1ean egingo dute hilabete horretako azoka berezia. Hain zuzen, bakailaoa eta Errioxako ardoa izango dira egun horretako protagonistak.09:00etan zabalduko dute azoka, eta 15:00ak arte irekita izango da. Gernika-Lumoko Udalaren eskutik, txanpo...
09:00etan zabalduko dute azoka, eta 15:00ak arte irekita izango da. Gernika-Lumoko Udalaren eskutik, txanpon batzuren truke bakailaoa eta ardoa dastatzeko aukera izango dute Merkatu plazara doazenek. Gainera, bertoko eta Euskal Herriko produktuak erosteko aukera ere izaten da azoka berezietan. Besteak beste, Urdaibaiko ortuariak, ogia, euskal pastela, jogurta, patea, eztia eta artisauen produktuak izango dira salgai.