Busturian hamasei artzain txakur erregistratu dituzte
Busturiko Axpe auzoak Euskal Artzain Txakurren 22. erakusketa monografikoa hartu zuen zapatuan. Aurten, Bizkai, Araba eta Gipuzkoatik etorritako 62 txakurrek parte hartu dute, horietatik, hamasei artzain txakurren jabeek jaso zuten benetako artzain txa...
Erregistro berrietan, Gorbeia zein Iletsu arrazakoak egon dira: Gorbeia arrazako bost ar eta sei eme, eta Iletsuako hiru ar eta bi eme. Aurten, gainera, berritasun modura, bi txakurkumek parte hartu dute Busturiko erakusketa monografikoan, biak Iletsua arrazakoak, ar eta eme bana. Horien arteko onena, arra zela ebatzi zuen epaimahaiak, Fernando Bilbao Garciaren Bi esproi txakurra, hain zuzen ere.
Txakur ederrenak
Bestalde, aurreko urteetan agiria jaso duten Euskal Artzain Txakurrek edertasun txapelketan parte hartu zuten, eta honakoak izan dira aurtengo txakurrik ederrenak: Gorbeiakoa arrazan, Juan Antonio Maizaren Ferrari de Pardarri arra, eta Iletsuan, berriz, eme bat izendatu zuten ederrena, Juan Antonio Maizarena hori ere, Ilargi.
Txakurrek ardiekin gaitasun proba ere egin zuten, Izpilueta zelaian. Gorbeia arrazan, Jose Mari Jauregiren Leze arra izan zen onena; Iletsuetan, bestalde, Jose Jabier Alzerrekaren Sua emea nagusitu zen.
XV. Azoka ekologikoa ere hartu zuen Axpek zapatuan. 30 salmahai ingurutan denetarik aurkitu ahal izan zuten bertaratutakoek. Trikitilariek, bertsolariek eta Bermeoko zanpantzarrek giroa alaitzen lagundu zuten.