Claudia Pop-ek kontratua berritu du Gernika Bizkaia taldeagaz
Claudia Pop-ek Gernika Bizkaia taldean jarraituko du datorren denboraldian.Emakumezkoen Ligako estreinaldian Pop-en erregulartasuna «erabakigarria» izan zela uste dute saskibaloi taldeko arduradunek.Mario Lopez Gernika Bizkaiako entrenatzaileak argi ...
Emakumezkoen Ligako estreinaldian Pop-en erregulartasuna «erabakigarria» izan zela uste dute saskibaloi taldeko arduradunek.
Mario Lopez Gernika Bizkaiako entrenatzaileak argi zeukan Pop-ek taldean jarraitu behar zuela: «Oso pozik nago berriro ere gurekin jokatuko duelako. Claudiak oso denboraldi ona egin zuen, denboraldian hazten joan zen. Jokoan aurrera egiten jarraitu gura duela argi du. Klubagaz oso konprometituta dagoen jokalaria da, eta lanerako etika handikoa».
Hala, hurrengo denboraldia aurreko denboraldia amaitu zuen maila berean hastea espero du entrenatzaileak. «Kantxa erdian bost bosten kontra aritzean, ezinbesteko jokalaria da guretzat», zehaztu du. Bestetik, bere zenbakiei dagokionez, «erregulartasun» gehiago eskatzen dio Lopezek, eta erreboteetan gehiago «laguntzea».
Bere ibilbideko momentu «oso onean» dago saskibaloi jokalari errumaniarra, eta nabarmen aurrera egin du. Eurobasketean ere lan bikaina egin du, eta bere selekzioko jokalari onenetakoa izan da.