Bihar egingo dute Arrigorrin, Ondarroako itsas lasterketa
Bihar goizean lehiatuko dute Ondarroako Itsas lasterketa. Betiko moduan, Arrigorri hondartzan egingo dute.Elena Fernandez Iturrioz memoriala izango da aurten, eta hurrengo urteetan ere horrela izango dela adierazi dute Ondarru Igeri Taldeko antolatzail...
Elena Fernandez Iturrioz memoriala izango da aurten, eta hurrengo urteetan ere horrela izango dela adierazi dute Ondarru Igeri Taldeko antolatzaileek.
500 lagunek eman dute izena, eta izen ematea itxita dute dagoeneko. Igerilariek 10:00ak aurretik jaso beharko dituzte dortsalak bihar.
Bestalde, antolatzaileek zehaztu dutenez, ezin da proba neoprenoagaz egin.
Parte hartzaileek 10:30ean ekingo diete itsas zeharkaldiari. Ohi legez, lehenengo umeen eta gaztetxoen txanda izango da, eta horiek amaitzean, nagusiek egingo dute zeharkaldia.
Nagusiek 1.600 metroko distantzia egin beharko dute igerian, eta besteek 600 metroko proba egingo dute.
2001. urtetik gorakoek osatuko dute nagusien taldea, eta urte horretatik beherakoek, berriz, txikiena.
Aurtengoa, 30.en zeharkaldia izango da, eta aurten hil den Fernandezek «merezitako omenaldia» jasoko du.
Hain zuzen ere, hura izan zen Ondarru Igeri Taldeko sortzaile eta bultzatzaileetako bat. Fernandezen senarra eta seme-alabak bertan izango dira, eta sari berezi bat banatuko dute.
Itsas lasterketaren inguruan informazio gehiago jasotzeko interesa dutenek, Ondarru Igeri Taldeko web orrialdean daukate probaren gaineko informazio guztia: ondarruit.eu.