Aretxabaleta Bizkaiko 5 t'erdiko binanako txapelketan izango da
Andoni Aretxabaleta markina-xemeindarrak Aimar Olaizolagaz jokatuko du Bizkaiko 5 t'erdiko binakako txapelketa.Datorren astean, hilaren 26ean, Etxebarriko pilotalekuan lehiatuko dute finalaurrekoa. Aste hontako Arrigorriagako final laurdeneko bikote ir...
Datorren astean, hilaren 26ean, Etxebarriko pilotalekuan lehiatuko dute finalaurrekoa. Aste hontako Arrigorriagako final laurdeneko bikote irabazlea izango dute aurkari.
Etxebarriko partidarako sarrerak salgai daude. 10 eta 15 euro balio dituzte sarrerek. Interesa dutenek Axpe eta Asegarce enpresetan edo pilotalekuko tabernan eskuratu ditzakete.
Hilaren 26an, Bizkaiko 5 t’erdiko binakako txapelketaren lehiaren aurretik, Idoate-Larunbe eta Olaetxea-Ibai Zabala bikoteen arteko binakako partida ikusteko aukera izango dute bertan bildutako pilotazaleek. Hain zuzen ere, 17:00etan hasiko da lehenengo partida.
Bizkaiko 5 t’erdiko binakako txapelketan sei bikotek hartuko dute parte.
Lehenengo final laurdena gaur egingo dute Arrigorriagan. Urrutikoetxea eta Zubieta Elezkano IIaren eta Rezustaren kontra ariko dira nor baino nor gehiago. Bestalde, bigarren final laurdena etzi jokatuko dute, Mallabian.
Bertan, Berasaluze II-Untoria eta Ezkurdia-Merino II bikoteen arteko lehia egongo da ikusgai. Aurretik beste partida bat egongo da, eta 17:00etan hasiko da.
Finala, Bilbon
Hala, Mallabiko irabazleek hilaren 24ean jokatuko dute beste finalerdia Barakaldon, Irujoren eta Barriolaren kontra.
Finala Bilboko Bizkaia pilotalekuan jokatuko dute San Inazio egunean, hilaren 31n.