Kortezubiko martxa
Mendi martxaren hamargarren edizioa hartuko du Kortezubik zapatu honetan. Bi ibilbide izango dira aukeran: laburra bata, eta luzea bestea.
Ibilbide laburra 10 kilometrokoa izango da, eta 10:30ean aterako dira parte hartzaileak kortezubiko plazatik. Ibilbide luzeak, bestalde, 22 kilometro izango ditu. Martxa luzea egiteko, parte hartzaileek 08:30ean egon beharko dute plazan.
mendi martxan parte hartzeko aldez aurretik eros daitezke txartelak. Gernika-Lumoko Tandem dendan eta Lagun Etxea tabernan zein Kortezubiko udaletxean eskuratu daitezke. Aldez aurretik erosiz gero, 8 euro ordaindu beharko dira.
Laboral Kutxaren bitartez ere eman daiteke izena, 3035-022-41-0221154997 kontu korrontean dirua ingresatuta.
Halaber, egun berean apuntatzeko aukera ere izango du gura duenak. Hala ere, zapatuan izena ematen duenak 10 euro ordaindu beharko dutela jakinarazi dute antolatzaileek.
Umeek, bestalde, 6 euro ordaaindu beharko dituzte mendi martxa egiteko.
Herri bazkaria
Mendi martxaren ostean herri bazkaria ere egingo dute, eta deialdia zabala da. Dena den, herri bazkarirako aldez aurretik izena eman behar da derrigorrez.
Mendi martxarako eta herri bazkarirako txartelak ere eros daitezke, eta bietarako prezioa 20 eurokoa izango da. Bazkarirako txartela bakarrik erosi gura duenak 15 euro ordaindu beharko dituela jakinarazi dute antolatzaileek. Umeek bazkaria doan izango dute.