Gernika Open Rubik txapelketa hartuko du Astrak, asteburuan
Egitarau zabala du Gernika-Lumoko Astra kulturarako fabrika sozialak urte osoan; hala, gainontzeko urtaroetan bezala, udaran ere eskaintzen du ekintza bat edo beste. Asteburu honetan, esaterako, Gernika Open Rubik txapelketa hartuko du Astrak.Hala, txa...
Hala, txapelketaz gozatu nahi duenak zapatuan eta domekan 10:00etan dauka hitzordua Astra eraikinean. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, sarrera doakoa izango da.
Buruhauste-jolas mekaniko bat da Rubik kuboa. Guztira, 26 kubo txikiz osatuta dago, eta mugimenduen bitartez, kuboaren alde bakoitza kolore bakarrekoa izatea lortu behar izaten dute beragaz jolasten dutenek.