EAJk Gernikan ospatuko du alderdiaren 120. urteurrena
Bi ekitaldi egingo ditu domekan; bata euskal erakundeetako ordezkarien aurrean, Batzar Etxean, eta bestea herritarrei zuzendutakoa, auditorioanEuzko Alderdi Jeltzaleak bere sorreraren 120. urteurrena ospatuko du domekan, eta Gernika-Lumon egingo ditu u...
Bi ekitaldi egingo ditu domekan; bata euskal erakundeetako ordezkarien aurrean, Batzar Etxean, eta bestea herritarrei zuzendutakoa, auditorioan
Euzko Alderdi Jeltzaleak bere sorreraren 120. urteurrena ospatuko du domekan, eta Gernika-Lumon egingo ditu urteurren hori gogoratzeko ekitaldiak.Bi ekitaldi nagusi antolatu dituzte jeltzaleek domekarako. Bata, Gernikako Batzar Etxean egingo dute, 11:00etatik aurrera. Euskal Herriko erakundeetako ordezkariak eta ehundik gora udalerritako alkateak batuko dira bertan: besteak beste, Iñigo Urkullu lehendakaria; Eusko Legebiltzarreko presidente Bakartxo Tejeria; Eusko Jaurlaritzako sailburuak; Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko ahaldun nagusiak; Eusko Legebiltzarreko ordezkariak; Nafarroako parlamentukoak; Diputatuen Kongresuko ordezkariak; senatariak eta europarlamentariak.
Ekitaldi horretan, Euzkadi Buru Batzarreko presidente Andoni Ortuzarrek hartuko du berba, eta, Gernikako arbolaren babespean, adierazpen bat irakurriko du. Hain zuzen ere, zin egingo du arbolaren azpian, eta EAJk euskal nazioagaz, eta jatorria, arraza, sexua edo ideologia bata edo bestea izan, Euskal Herriko herritar denekin duen konpromisoa berretsiko duela jakinarazi du Euzko Alderdi Jeltzaleak.
Bigarrena, auditorioan
Herritarrei zuzendutakoa izango da domekan Gernika-Lumon egingo duten bigarren ekitaldia, 11:30ean.
Seber Altube auditorioan egingo dute ekitaldi politiko irekia, eta, besteak beste, Andoni Ortuzarrek hartuko du berba jendaurreko horretan ere.