Busturiko EH Bilduk herri batzarra deitu du gaurko
BUSTURIA // EH Bilduk herri batzarra egingo du gaur iluntzean, Busturian. 20:00etan jarri dute hitzordua, Altamirako kultur etxean. Azken astean Busturiko Udal Gobernua osatzeko egindako lanak eta sortutako egoera aztertzeko batuko dira batetik; eta be...
BUSTURIA // EH Bilduk herri batzarra egingo du gaur iluntzean, Busturian. 20:00etan jarri dute hitzordua, Altamirako kultur etxean. Azken astean Busturiko Udal Gobernua osatzeko egindako lanak eta sortutako egoera aztertzeko batuko dira batetik; eta bestetik, azaroan deituta dauden Espainiako hauteskundeen inguruko hasierako hausnarketa eta iritziak batzeko ariketa bat egingo dute.