Santa Mañe eguna zapatuan bada ere, barikurako kontzertuak antolatu dituzte. Idems eta The Uski`s taldeen emanaldian ostean, Batek Daki erromeriaren musikagaz dantzan eta kantuan ibiliko dira herritarrak. 22:00ak inguruan hasiko da lehenengo kontzertua.
Biharamunean, Santa Mañe eguneko tradizioari jarraituta, meza egongo da, eguerdian. Gauean, berriz, Eingo Kntn ta Dntzn erromeriak girotuko du Akordako plaza.
Bestalde, domeka eguerdiko mezaren ostean, udalerriko Lorea dantza taldearen saioa ikusteko elkartuko dira bizilagunak. Arratsaldean, umeen jolasak egingo dituzte, 18:00etan hasita.