
56 puntu ditu, eta Ondarroa da sailkapenean bigarrena, 49 puntugaz. Zumaia, 47 puntugaz hirugarrena da, eta laugarren eta bosgarren postuetan, 43 puntugaz berdinduta daude Deusto eta
Lekittarra.
Bestalde, Elantxobek 11 puntu eskuratu ditu orain arte, eta sailkapeneko hamaikagarrena da. Orio du aurretik, 18 puntugaz, eta sailkapeneko azkena Santoña da, 5 puntugaz.
Herenegun, Donostian lehiatu zuten KAE 1 ligaren aurtengo denboraldiko bosgarren jardunaldia, eta getariarrentzat izan zen Donostiarra-Kaiarriba bandera.
Ohorezko txandatik irtenda, 20 minutu, 41 segundo eta 44 ehuneneko denboran burutu zuten estropada Getariako arraunlariek. Txanda berean zegoen Ondarroak, berriz, bost segundo gehiago behar izan zituen estropada amaitzeko; 20 minutu, 46 segundo eta 43 ehuneneko denbora egin zuten ondarroarrek.
Estropadako hirugarrena Deusto izan zen, eta Donostiarrak egin zuen laugarren etxean. Biak bigarren txandan irten ziren, Zarautz eta Pedreñagaz batera, eta ehunen batzuen aldea baino ez zen egon bizkaitarren eta gipuzkoarren artean. Hain zuzen ere, Deustok 20 minutu, 55 segundo eta 51 ehuneneko denbora egin zuen, eta Donostiarrak, berriz, 20 minutu, 55 segundo eta 83 ehunenekoa.
Bestetik, lehenengo txanda Elantxobek, Santurtzik, Oriok eta Santoñak osatu zuten. Orio izan zen lauretan azkarrena, 21 minutu, 14 segundo eta 8 ehuneneko denboragaz. Santurtziren atzetik, Elantxobek honako denbora egin zuen: 22 minutu, 10 segundo eta 2 ehunen. Lehen txandako eta estropadako sailkapeneko azkena Santoña izan zen, 23 minutu, 13 segundo eta 7 ehuneneko denboragaz.
KAE 2an Castro nagusi
Bestalde, KAE 2 Ligako bigarren eta hirugarren jardunaldiak lehiatu dituzte asteburuan, eta Castro nagusitu da bietan. Hala, kantabriarrak dira liderrak, 41 puntugaz. Hondarribia bigarrenak 39 puntu ditu, eta Sanpedrotarra da hirugarrena, 35 puntugaz. Bertoko arraun taldeei dagokienez, Mundaka sailkapeneko zazpigarrena da 23 puntugaz, eta Bermeo hamargarrena da 14 puntugaz.
Atzo goizean, Pasai San Pedron, 20 minutu, 28 segundo eta 99 ehunenetan amaitu zuen estropada Castrok. Hondarribia bigarrenari 10 segundo pasatxoko aldea atera zion.
Mundaka zazpigarren sailkatu zen, 21 minutu, 22 segundo eta 63 ehuneneko denbora eginda. Bermeok, hamargarren amaitu zuen lehia, 21 minutu, 41 segundo eta 14 ehunenetan.
Herenegun goizean, berriz, Donostiarra bandera lehiatu zuten. Orduan ere Castro izan zen garailea; 21 minutu, 59 segundo eta 37 ehunen behar izan zituzten kantabriarrek estropada amaitzeko. Eta haren atzetik sailkatu ziren Sanpedrotarra, Hondarribia eta Hibaika.
Bermeotarrek zortzigarren amaitu zuten zapatuko lehia, 24 minutu eta 18 ehuneneko denboragaz. Haien atzetik Mundakarrak sailkatu ziren, 24 minutu, 2 segundo eta 8 ehuneneko denbora eginda.