Txo Sevilla elkarteko zenbait kide lehiaketarako gazpatxoak jasotzen
Goizean hasi eta iluntzera arte, Bermeoko Txo Sevilla elkarteak antolatutako Rocio jaialdian murgildu ziren atzo bermeotar asko.
Itsasoan galdutakoen Lameran bilduta, 11:30ean eman zioten hasiera jai egunari. Coro Rociero Maikak abestuta, meza rozieroa egin zuten. Ondoren, musikagaz eta dantzekin alaitutako hamaiketakoa egin zuten bertaratutakoek. Andaluziako giroan ondo sartzeko, gainera, gazpatxo lehiaketa ere egin zuten eta sei parte hartzaile izan ziren. Epaimahaiak dastatzeaz gain, bertaratutakoek ere dastatzeko aukera izan zuten.
Anaitasun bazkaria egin ostean, ekitaldien txanda izan zen arratsaldean. Lehenik eta behin, Coro Rociero Maikaren abestiak entzun zituzten, ondoren, Txo Sevilla taldeko gaztetxoen eta nagusien dantza erakustaldia ere izan zen. Iluntzean, txokolate jana egin zuten, eta jokoekin eta musikaz agurtu zuten atzoko Rocio jaialdia.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.