Saltokiak modernizatzeko laguntzak bideratuko ditu Behargintzak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak merkataritzako saltokiak modernizatzeko laguntza programa publikatu du. Diru laguntza horretaz baliatu gura duten Bermeo, Mundaka eta Sukarrietako saltokiek Bermeoaldeko Beharg...
Merkataritza saltokiak modernizatzeko laguntza programaren helburua 2014ko irailaren 5etik aurrera egin diren inbertsio proiektuak diruz laguntzea da. Onuradunak jarduera nagusia merkataritza duten enpresa ertain eta txikiak izango dira, hain zuzen ere.
Irailaren 15era arte
Batetik, merkataritza jarduerarako beharrezkoak diren ekipamenduak, altzariak eta lokalen erreformak eta modernizazioak laguntzen dituzte; eta, bestetik, balantza elektronikoak, ekipo informatikoak eta aplikazioak, betiere, enpresa kudeaketarako badira edo merkatal prozesuan integratuta badaude.
Jakinarazi dutenez, eskaerak egiteko epea irailaren 15era arte zabalik egongo da, «horretarako kontsignatutako kreditua ordurako amaitu ez bada».
Interesa duten guztiek Behargintzak udal merkatu plazan dituen bulegoetara jo dezakate. 94-617 91 90 telefono zenbakira deituta edota prospekzioa@bermeo.org-ra idatzita ere zalantzak argitu daitezke.