Erabat minimalista da Ana Cerda artista valentziarrak Gernika-Lumoko Kultur Etxera ekarri duen erakusketa: Vacios rellenables. Koadro txikiak eta ilunak dakartza uztailaren 15a bitartean.
Koadro ilun eta txikiek osatzen dute erakusketa
Geometria du antolakuntzaren oinarria, eta gutxiagorekin gehiago erakutsi nahi du. Obraren, espazioaren eta ikuslearen arteko elkarrekintza bilatu nahi du Ana Cerda artista Valentziarrak
Vacios rellenables erakusketarekin. Ate minimalista, kontzeptuala, da erakusten duena Gernika-Lumoko Kultur Etxean ikusgai ipini duen laginarekin. Lau hormako areto hutsean koadro txikiak jarri ditu bi hormatan. bere obraren oinarrizko puntuak ere azaldu ditu Cerdak: jatorrizko ideiaren garrantzia, errealitatearengandik urruntzea, ez-gizatiarra…
Bakarka egin duen lehen erakusketa du Cerdak, eta Euskal Herriko unibertsitatean (EHU) egindako pintura masterrari buruzko ikasketen amaiera azaltzen du bertan. Iluna, kolore beltza darabil, batez ere. Eta beltzaren aldaerak erabili ditu artista valentziarrakm bere lanei gozotasuna emateko.
Erakusketa berak hutsuneak dituela pentsa dezake ikusleak;
Vacios rellenables, koadroekin edo artelanekin bete daitezkeen hutsuneak izan badira erakusketa gelan. Hala ere, Ana Cerdak erakusketa honetan aurkezten dituen lanak osotasun baten zatitzat hartu behar direla azaldu du egileak.