Asier Alzibarrek irabazi du ekaineko lehiaketa
Ekainekoa izan da Ezetz Jakin lehiaketaren azkena ikasturte honetan. Gaur eman du Berbalagunek saria, eta Asier Alzibar gernikarra izan da Zimela jatetxean otordua irabazi duena. 57 lagunek parte hartu dute joan den hileko lehiaketan, eta 35ek erantzun dituzte ondo galdera denak. Segundo Olaeta Musika Eskolak prestatutakoak izan dira ekaineko galderak.
Izan ere, 2014-2015 ikasturtean elkarte eta talde ezberdinen laguntza izan du Berbalagunek Ezetz Jakin lehiaketako galderak prestatzeko, eta horien denen laguntza eskertu gura izan du.
Udaran ez dute lehiaketarik egingo, eta azaroan hasiko dute hurrengo ikasturtea.