Erakusketan ikus daitekeen Etxeitaren liburuetako bat
Mundakako udal liburutegia Jose Manuel Etxeita (Mundaka 1842-1915) herriko idazlea omentzen ari da haren heriotzaren 100. urteurrenean. Ekainean idazlearen inguruko erakusketa jarri zuten liburutegian bertan, abuztura arte ikusgai izango dena.
Etxeitaren heriotzaren mendeurrena ospatzeko jarduerek bihar jarraituko dituzte. Hain zuzen ere, Euskaltzaindiak zenbait hitzaldi eskainiko ditu. Lehenik eta behin, Mundakako alkate Aitor Egurrolak egingo du sarrera diskurtsoa, 19:00etan. Ondoren, Jon Kortazar euskaltzain urgazle eta idazle mundakarrak
Josetxo eta Etxeitaren biografia hitzaldia emango du, 19:10ean hasita. Kortazarren hitzaldiaren ostean, Ana Toledo Antzuolako idazle eta euskaltzainak hartuko du hitza. Toledo
Ardibasotik Ardibasora joan-etorriaren inguruan ariko dela jakinarazi dute. Amaierako berbaldia, berriz, Andres Urrutia euskaltzainburuak emango du.
Etxeitaren heriotzaren urteurrena ospatzeko ekitaldiak abuztuaren 10ean amaituko dira. Egun horretan, udal liburutegiko erakusketari amaiera eman eta idazle mundakarrari omenaldia egingo diotela azaldu dute Mundakako liburutegiaren arduradunek.