Gernika-Lumoko Euskal Herria Museoan ikusgai dago
Bartzelonako Gernikak.1937 erakusketa apirilaz geroztik, eta berau ikusteko aukera azaroaren 8ra arte izango dute herritarrek.
Tarte horretan, gainera, bisita gidatuetan parte hartu ahal izango dute interesa dutenek. Hain zuzen, erakusketa bukatu arte, martitzen eta barikuetan egingo dituzte bisitok Euskal Herria Museoan; 16:00etatik 18:00etara. Gutzira, 30 minutuko iraupena izango dute, eta euskaraz zein gaztelaniaz eskainiko dituzte.
Museora bertara sartzeko hiru euro ordaindu beharko dituzte herritarrek (prezio murriztya 1,5 euroan jarri dute); hala ere, aipatu bisita gidatua doanekoa dela jakitera eman dute.