Arrantzaleen Museoak Itsas Bataioa antolatu du hilaren 16rako
Bermeoko Arrantzaleen Museoak Itsas Bataioa antolatu du hilaren 16rako, Karmen Egunerako, hain zuzen ere. Jakinarazi dutenez, lehenengo aldiz itsasoratzen diren horiei zuzendutako ekimena da.Parte hartzen duten horiek itsasoko ohiturak eta jaiak ezagut...
Parte hartzen duten horiek itsasoko ohiturak eta jaiak ezagutzeko aukera izango dute lehenik eta behin, eta 30 minutuko bisita gidatua egingo dute Arrantzaleen Museotik. Ondoren, Hegaluze itsasontzia hartu eta Izarora eta Elantxobera irteera egingo dute. Amaieran, parte hartzaile bakoitzak itsas bataio diploma jasoko du.
Aurretiaz izena eman
Eskaeren arabera, euskaraz edo gazteleraz egingo dute ekimena. 11:30ean jarri dute hitzordua Arrantzaleen Museoan, eta gutxi gorabehera bi ordukoa izango dela azaldu dute.
Itsas Bataioan parte hartu gura duten horiek uztailaren 12a baino lehen eman beharko dute izena Arrantzaleen Museora hurbilduta, 94-688 11 71 telefono zenbakira deituta edota arrantzaleenmuseoa@bizkaia.eus-era idatzita. Antolatzaileek azaldu dutenaren arabera, lekuak mugatuak dira.