Bermeoko Udal Ingurumen Sailak eta Lurgaia Fundazioak antolatutako zapatuko auzolana «arrakastatsua» izan zen. 40 pertsona baino gehiagok parte hartu zuten, adin guztietakoek. Itsasbehera aprobetxatuta jaitsi zen taldea Gaztelugatxeko San Juanera. Ak...

Bermeoko Udal Ingurumen Sailak eta Lurgaia Fundazioak antolatutako zapatuko auzolana «arrakastatsua» izan zen. 40 pertsona baino gehiagok parte hartu zuten, adin guztietakoek. Itsasbehera aprobetxatuta jaitsi zen taldea Gaztelugatxeko San Juanera. Akatxe eta Gaztelugatxe bitarteko badian hondakin kopuru handia batu zuten: «Gehienak itsasoko jardueraren ondorioz sortutakoak izan dira: arrain kaxak, sare zatiak, sokak, buiak… Hala ere, ontziak edo botilak ere batu ditugu». Biltzen duten hondakin kopurua handia dela ikusita, boluntario jardunaldia urtero egiteko asmoa daukatela iragarri dute. Aurten, bigarren urtea izan da.