Gose eta egarri greban dago Jabi Abaunza presoa, zapatuaz geroztik
Joan den barikuan bisitara zeramatela katxeatu eta liskarra sortu zelako zigortu dute gernikarra. Abaunzagaz batera, beste sei preso ere zigortu dituzteJabi Abaunza gernikarra gose eta egarri greban da zapatuaz geroztik. Haren gertukoek jakinarazi dute...
Joan den barikuan bisitara zeramatela katxeatu eta liskarra sortu zelako zigortu dute gernikarra. Abaunzagaz batera, beste sei preso ere zigortu dituzte
Jabi Abaunza gernikarra gose eta egarri greban da zapatuaz geroztik. Haren gertukoek jakinarazi dutenez, joan den barikuan bisitara atera behar zutenean liskarra sortu zen. Katxeatu egin zituzten Abaunza eta beste zenbait preso, eta protesta egin zuten. Izan ere, bisitak egin ostean katxeo integrala egiten diete presoei; ez, ordea, bisitara joan aurretik.Egun horretan, gauerdian, Abaunzari bila joan zitzaizkion funtzionarioak, eta isolamendura erama zuten. Abaunza ez ezik, beste sei preso arrunt ere zigortu dituzte.
Mobilizazioak
Frantziako Moulins-Yzeure espetxean dute preso Jabi Abaunza, eta azkenaldian euskal presoen bizi baldintzek okerrera egin dutela salatu dute haien senideek. Egarri eta gose greba ere kartzelan bizi duten egoera salatzeko hasi du Abaunzak, oinarrizko eskubideak urratzen dizkietelako. Hori dela eta, espetxeko arduradunek Jabi Abaunzari jarritako zigorra eta euskal presoek kartzeletan dituzten bizi baldintza kaxkarrak salatzeko mobilizazioak iragarri dituzte Gernika-Lumon. Gaur, 19:30erako jarri dute hitzordua. Merkurio iturriaren aurrean batzeko deia egin diete herritarrei.
2002. urteko maiatzaren 1ean atxilotu zuten Jabi Abaunza, Niort-en (Frantzia), Manex Zubiaga eta Lexuri Gallastegigaz batera.