Argazkilaria: TKE liga.
Atzoko estropadan hiru segundo eta 48 ehuneneko aldea atera zion Hondarribia bigarren saikatuari. Bou Bizkaiako arraunlariek 19 minutu, 25 segundo eta 92 ehunenetan amaitu zuten estropada.
Atzoko garaipenari esker, sailkapen orokorreko bigarrena da Urdaibai, 27 puntugaz. Hondarribia liderrak 27 puntu ditu. Cabo da hirugarrena 25 puntugaz, eta 24 puntugaz Tiran dago laugarren.
Bermeoatarrak lehenengo txandan irten ziren Zierbena, Portugalete eta Samertolameugaz batera, eta alde nabarmena atera zien beste hirurei. Lehen txandako lauretatik bera izan zen azkarrena hiru ziabogetan. Lehen txandako bigarrena Zierbena izan zen, eta Urdaibaik 21 segundo eta 52 ehuneneko aldea atera zien.
Bigarren txanda, berriz, Oriok, Kaikuk, Astillerok eta San Pedrok osatu zuten. San Pedrok egin zuen denborarik onena: 19 minutu, 36 segundo eta 30 ehunen. Haren atzetik Astillero heldu zen, eta Kaiku izan zen hirugarrena, eta Orio heldu zen azkena. Bestalde, hirugarren eta azken txandan Hondarribia nagusitu zen. Alde handia atera zien gainontzeko hirurei. Azken txandako bigarren sailkatua Tiran izan zen. Cabo heldu zen hirugarren, Tiranengandik segundo bat pasatxora, eta San Juan izan zen laugarrena.
Bi estropada Galizan
Atzokoa ez zen izan asteburuan Galizan izan duten lehia bakarra. Herenegun, TKE ligako bigarren jardunaldia jokatu zuten Sanxenxon, eta Hondarribiak irabazi zuen. Haren atzetik, Cabo, San Juan eta Tiran sailkatu ziren.
Bermeotarrek bederatzigarren amaitu zuten estropada. Hirugarren eta azken txandan atera ziren Hondarribia, Orio eta Kaikugaz batera. Hirugarren kaletik irten zen Hondarribia eta alde nabarmena atera zien beste hirurei. 19 minutu, 54 segundo eta 72 ehunen izan zen irabazlearen denbora. Orio izan zen txandako bigarrena, 20 minutu, 4 segundo eta 72 ehuneneko denboragaz. Bou Bizkaiakoek, ostera, 20 minutu, 16 segundo eta 60 ehunenetan amaitu zuten lehia.
Argazkilaria: TKE liga