Denboraldiko lehen estropada irabazita, Hondarribia da KAE 2ko liderra.
Zapatuan Santurtzin lehiatu zuten aurtengo denboraldiko laugarren jardunaldia, eta aurreko asteburuan Elantxoben gertatu bezala, Zumaiak irabazi, eta Ondarroak eta Getariak egin zuten bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.
Bestalde, Elantxobek hamaikagarren egin zuen, 21 minutu, 33 segundo eta 35 ehuneneko denboragaz.
Alde estua egon zen lehenengo bien artean. Hirugarren txandan irten ziren biak,
Lekittarra eta Getariarekin batera. Zumaiarrek 20 minutu, segundo 1 eta 69 ehuneneko denboran burutu zuten lehia. Ondarroarrek, berriz, 20 minutu, 2 segundo eta 83 ehunen behar izan zituzten estropada amaitzeko.
Hirugarren txandako hirugarrenak getariarrak izan ziren, 20 minutu, 9 segundo eta 71 ehuneneko denborarekin. Isuntzako arraunlariek, ostera, 20 minutu, 19 segundo eta 67 ehunenetan amaitu zuten. Hain zuzen ere, estopadaren sailkapenean, bosgarrena izan zen
Lekittarra.
Laugarren jardunaldiaren ostean, 44 punturekin Getaria da KAE 1 ligako liderra, eta Elantxobe sailkapen orokorreko hamaikagarrena da, 9 puntugaz. Orio dauka aurretik, 14 puntugaz, eta sailkapeneko azkena Santoña da, 4 puntugaz.
KAE 2an denboraldiko lehenengo estropada
Bestalde, asteburuan ekin diete lehiari KAE 2ko arraunlariek. Hain zuzen ere, erlojupekoagaz estreinatu zuten denboraldia. Atzo arratsaldean, Sestaon eduki zuten denboraldiko lehenengo hitzordua, eta Hondarribiak irabazi zuen.
20 minutu, 9 segundo eta 30 ehunen behar izan zituen irabazleak estropada amaitzeko, eta haren atzetik, Castro, Arkote eta Hibaika sailkatu ziren.
Mundakak, 20 minutu, 57 segundo eta 58 ehuneneko denboragaz seigarren egin zuen, eta Bermeok hamahirugarren amaitu zuen. 21 minutu, 27 segundo eta 17 ehunenetan amaitu zuten erlojupekoa bermeotarrek.