Jabi Abaunza
. Isolamenduan dute Jabi Abaunza gernikarra, eta azkenaldian bizi baldintzek okerrera egin dutela salatzeko, gose eta egarri greba hasi zuen zapatuan. Hala ere, greba bertam behera utzi zuen atzoJoan den barikuko bisitarako atera behar zituztenean katxeatu egin zituzten presoak. Horren ondorioz, eztabaida sortu zen, normalean bisiten ostean bakarrik egiten dietelako katxeo integrala. Gauerdian, ziegan zirela joan zitzaizkion Abaunzari eta beste sei preso arruntei bila, isolamendura eramateko.
Presoek bizi dituzten bizi baldintzak eta eskubideen urraketak salatzeko mobilizazioak iragarri dituzte Gernika-Lumon. Bihar, 19:30ean Merkurio iturriaren aurrean batzeko deia egin diete herritarrei.