Artxiboko irudia.
Asteburuan Uddevallan (Suedia) lehiatu dute eta seigarren eta zazpigarren amaitu ditu lasterketak. Egindako lanarekin “pozik” da Ereñoko pilotua: “gustora ibili naiz asteburuan, emaitza oso ona da eta seigarren postu honengatik lortutako 29 puntuek, Europako txapelketan klasifikazio on bat lortzeko borrokan sartu naute”.
Hain zuzen ere, asteburuko lasterketaren ostean, zortzigarrena da Europako txapelketako sailkapenean. Orain postu hori “defendatu” beharko duela dio, eta maila mantendu beharko duela txapelketako azken lasterketetarako.