Arratzuko Belendiz auzoko argazkiak dira goiko horiek; zehazki, ermita ingurukoak. Bizikleta ugari eta gurdi bat ikus daitezke gorenengo argazkian (1.956. urtea); gaur egun, hala ere, inguru horretan, bizikletak eta gurdiak baino, autoak ikusten dira s...

Arratzuko Belendiz auzoko argazkiak dira goiko horiek; zehazki, ermita ingurukoak. Bizikleta ugari eta gurdi bat ikus daitezke gorenengo argazkian (1.956. urtea); gaur egun, hala ere, inguru horretan, bizikletak eta gurdiak baino, autoak ikusten dira sarriago. Ermitak, baina, leku berean jarraitzen du; aldaketa batzuk tarteko, baina itxura beragaz. Duela zenbait urte arte, ermitaren atzealdetik Belendizko txokora igo zitekeen; orduko hartan, mezatik ateratako hainbat herritar biltzen zituen. Orain txokoa errepidearen beste aldean dago, berriztuta. Eta errepidea bera ere zertxobait aldatuta dago; lehengo lurra eta harria, egungo asfaltoa baita.