Angela Lopezen kartelak iragarriko ditu Andra Mari jaiak
Angela Lopez gernikar gazteak egindako kartelak irabazi du Bermeoko Andra Mari eta Santa Eufemia jaiak iragartzeko kartel lehiaketa. 600 euroko saria jasoko du Lopezek egin duen lanagatik.Aurten sei kartel aurkeztu dituzte lehiaketara. Lehenik eta behi...
Aurten sei kartel aurkeztu dituzte lehiaketara. Lehenik eta behin, Jai Batzordeko kideek eta Bermeoko Udaleko zinegotziek osatutako epaimahaiak hiru kartel finalistak aukeratu zituzten. Astebetez izan dira guztiak ikusgai Nestor Basterretxea aretoan, eta herritarrek finalisten artean gustukoena aukeratu ahal izan dute. Nestor Basterretxea aretoan ezarritako kutxan edo sare sozialen bitartez eman ahal zen botoa. Bermeoko Udal ordezkariek jakitera eman dutenez, botoen %47agaz irabazi du Lopezen kartelak.