Rivera eta Valero, igeriketa zeharkaldiko onenak
Bigarren urtez jarraian, MDK Swim igeriketa zeharkaldia hartu du Mundakak San Pedro jaietan. Eguraldia lagun, hainbat izan ziren zapatuan igeriketaz gozatzera Mundakako portura bertaratutako lagunak. Parte hartzaileak ere ez ziren gutxi izan: neoprenoa...
Neopreno barik aritu ziren gizonezkoetan Marco Rivera izan zen azkarrena, 0:28:03ko denbora eginda. Ibon Salazar eta Haigor Aranguren izan ziren, berriz, bigarren eta hirugarren sailkatuak, 0:29:31 eta 0:31:12ko denboragaz. Nesketan, aldiz, Uxue Valero nagusitu zen: 31 minutu eta 36 segundo behar izan zituen proba burutzeko. Irati Mendiak egin zuen bigarren, 0:31:38ko markagaz, eta Tamsyn Moana-Vealek hirugarren, 0:33:31ko denboragaz.
Neoprenoagaz soinean, bestalde, Roque Ocak egin zuen zeharkaldia azkarren; hain zuzen, 0:31:39ko denbora behar izan zuen. Segundo berean sartu zen Jon Bacigalupe bigarren sailkatua ere, eta hamar segundo beranduago iritsi zen Ciro Tobar (0:31:49). Iria Camara neoprenodun lehenengo emakumea proba hasi eta 39 minutu eta 34 segundora igaro zen helmugatik, eta haren atzetik ailegatu ziren Maider Martinez gernikarra (0:41:39) eta Rocio Uribe (0:41:58).
Bertokoak maila ematen
Ikusleriaren artean igeri egitera uretaratzen ziren parte hartzaileen artean, Lea-Artibai eta Busturialdeko hainbat herritar izan ziren; horietako batzuek, gainera, maila ona erakutsi zuten. Neoprenoagaz igeri egin zuten nesken artean, bigarren eta laugarren postuak eskuratu zituzten Gernika-Lumoko Maider Martinezek eta Bermeoko Estibaliz Bilbaok, hurrenez hurren. Mutiletan bederatzigarren onena izan zen, berriz, Lekeitioko Txomin Garcia.