Azken urteetan egin modura, aurten ere Bermeoko Udalak Madalen Egunean, uztailaren 22an, Izarora joateko hainbat leku zozkatuko ditu herritarren artean. Interesa duten guztiek Berh@z bulegora hurbildu beharko dute uztailaren 18a baino lehen.
Udaletik adierazi dutenez, zozketan parte hartu ahal izateko 18 urtetik gora eduki beharko dute parte hartzaileek eta Bermeon erroldatutakoek soilik parte hartu ahalko dute. Aurten ere, izena ematerako orduan banaka edo bikoteka egin daitekeela zehaztu dute eta pertsona bakoitzak baten bakarrik eman dezake izena.
Aurreko urteetan zozketa horren bitartez, Madalen Egunean Izarora joateko aukera izan duten horiek ezingo dute aurtengo zozketan parte hartu. Jakinarazi dutenez, zozketa uztailaren 20an egingo dute eta Bermeoko Udalaren webgunean emango dituzte ezagutzera irabazleen izen-abizenak.