
Amaia Izarzugaza bermeotarrak gidatzen du Aiama Quartet taldea
Barikuan hasi eta abuztuaren 18ra bitartean, Musika jardunaldiak hartuko dituzte Gernika-Lumoko txoko ezberdinek. Guztira, hamasei izango dira egun horietan zehar eskainiko dituzten emanaldiak.
Etzi dute musika zaleek lehenengo zita Elai Alai aretoan 20:30ean. Aiama Quartet taldearen jazz musika izango du aukeran bertaratzen denak.
Jazz-a, baina, ez da herriari doinua jarriko dion bakarra izango; gitarra doinuek, operak, ganbera musikak, blues-ak, kubatar doinuek, organoek eta beste hainbatek girotuko baitute herria datozen egunotan. Halaber, musikaz gaindiko emanaldiak ere egongo dira aukeran.
EGITARAUA
Uztailak 3. Jazz emanaldia: Aiama Quartet. Elai Alai aretoan, 20:30ean.
Uztailak 4. Gitarra kontzertua: Luis Alejandro Garcia. Elai Alai aretoan, 20:30ean.
Uztailak 5. Zarzuela: Camerata lirica Marina. Lizeo Antzokian, 20:30ean.
Uztailak 11. Ganbera musika: Suggoa Piano Trio. Lizeo Antzokian, 20:30ean.
Uztailak 12. Ganbera musika: Garaiz Ensemble. Irurak Bat. Lizeo Antzokian, 20:30ean.
Uztailak 17. Kale antzerkia: Trapu zaharra La Conga. Picasso kalea, 21:00etan.
Uztailak 18. Blues gaua: Velma Powel & Bluedays. Euskal Herria Museoko lorategian. 21:30ean.
Uztailak 19. Kubatar gaua: D’capricho bikotea Habanatik. Euskal Herria Museoko lorategian. 21:30ean.
Uztailak 25. Nazioarteko folklore jaialdia: Italmas talde floklorikoa (Udmurtia errepublika), Soweto Thabisong Dance company talde folklorikoa (Hegoafrika) eta Andra Mari Dantza Taldea (Galdakao). Jai-Alai pilotalekuan, 21:30ean.
Uztailak 26. Urdaibaiko organoak XII. zikloa: Aitor Olea. Lumoko San Pedro elizan, 20:00etan.
Uztailak 31. Urdaibaiko organoak XII. zikloa: Josep Vicent Giner eta Carmen Paula Romera.
Abuztuak 2. Urdaibaiko organoak XII. zikloa: Felipe Lopez. Mertzedeko komentuan, 20:00etan.
Abuztuak 8. Musika sinfonikoa: Bilbao Orkestra Sinfonikoa. Lizeo Antzokian, 20:30ean. Sarrera: bost euro.
Abuztuak 10. Kantaldia: Erramun Martikorena. Lurgorriko plazan, 21:00etan.
Abuztuak 15. Musika ikuskizuna: Esto es Mexico. Mexikoko Ballet-a eta Mariachi-ak. Sarrera: hamar euro.
Abuztuak 17-18. Umorezko antzerkia: Monolokos lana. Sol Maguna, Gemma Martinez eta Maribel Salas. Lizeo Antzokian, 22:00etan. Sarrera: hamar euro.