Iazko Lore Art-Ean lehiaketaren irabazleetako bat.
Bigarren urtez jarraian antolatu dituzte lehiaketak.
Selfie lehiaketa uda osoan egongo da martxan, baina, Lore Art-Ean lehiaketan izena emateko epea uztailaren 11an amaitzen da.
Hain zuzen ere, interesa duten herritarrak, udaletxean (goizez), liburutegian (arratsaldez) edota
kultura.ea@bizkaia.org helbidera idatzita apuntatu litezke. Eako etxe-aurre eta arkupeen lore eta landare lehiaketan bizilagun guztiek parte hartu dezakete.
Bi kategoria daude; etxebizitzak edo pisuak eta baserriak. Aurten, kategoria bakoitzetik sari bakarra egongo da, eta irabazleak landetxe batean asteburuko egonaldiagaz sarituko dituzte. Abuztuaren 31an jakinaraziko dituzte irabazleen izenak.
Diseinua librea izango da, bakoitzak gura duen moduan apaindu lezake ataria. Epaimahaiak honako elementuak kontuan hartuz egingo du balorazioa: diseinua, bolumena, kolorearen konbinazioa, originaltasuna eta kokapenarekiko egokitasuna.
Parte hartu gura duten eatarrek, udaletxeko liburutegian zein udaleko web orrialdeetan dituzte lehiaketaren oinarriak:
www.eakoudala.net eta
www.eaturismo.eus.
Udaleko kideek uztailaren erdialdera argazkiak aterako dizkie atariei, eta udalaren web orrialdean eta Eskolondon ipiniko dituzte herritarrek bozkatu ahal izateko. Izan ere, bizilagunen iritzia kontuan izango dute epaitzerakoan. Horiekaz batera, udalak, paisajista batek eta Natxitu, Bedarona eta Eako gune bakoitzeko ordezkari banak osatuko dute epaimahaia.
Selfie lehiaketa
Bestalde, S
elfie lehiaketa zapatuan ipini zuten martxan, eta irailaren 30a arte aurkeztu litezke argazkiak. Lehiaketa honetan, edozeinek parte hartu dezake; ez da bizilagunentzat bakarrrik. Baldintza bakarra adinez nagusia izatea da.
Eako udalaren asmoa da, “herriko irudiak zabaltzea eta bere txoko politak
selfie autorretratuaren bidez ezagutaraztea”. Telefono mugikorragaz ateratako bakarkako zein taldeko argazkiek balio dute, baina, parte hartzaile bakoitzak, gehienez, bost argazki aurkeztu ahalko ditu.
Hain zuzen ere,
eakobisitak14@gmail.com helbidera, edo 688 864 654 telefono zenbakira bidali behar dira argazkiak. Horiekaz batera, parte hartzaile bakoitzak bere izen-abizenak, NAN zenbakia eta argazki non atera duen zehaztu beharko ditu.
Udalak
Facebook-en jarriko ditu argazki denak, erabiltzaileek botoa eman dezaten. Boto gehien jasotzen dituen argazki irabazlea udalerriko turismoa bultzatzeko irudi moduan erabiliko du udalak.
Epaimahaia udaleko eta Nueva Europa enpresako ordezkariek osatuko dute.
Selfien kalitatea, originaltasuna, sormena eta herriaren izaera ondoen erakustea baloratuko dituzte.
Irabazlea zein den urriaren 1etik aurrera jakingo da. Orduan ipiniko baitute udalaren web orrialdean:
www.eakoudala.net. Lehiaketa eatar batek irabazten badu, herriko jatetxe batean bazkari edo afari bategaz sarituko dute. Baina, bertakoa ez den batek irabaziz gero, udalerriko ostatu batean asteburuko egonaldia jasoko du.