Udako ilunabarrekin gozatzeko aukera
Busturian kokatuta dagoen Euskadiko Biodibertsitate Zentroak udako ilunabarrekin gozatzeko aukera eskaintzen du. Horretarako, ekaineko bariku guztietan egin duten modura, gaur ere itsasontzia hartuta abiatuko dira Bermeoko portutik. Izena ematen duten ...

Busturian kokatuta dagoen Euskadiko Biodibertsitate Zentroak udako ilunabarrekin gozatzeko aukera eskaintzen du. Horretarako, ekaineko bariku guztietan egin duten modura, gaur ere itsasontzia hartuta abiatuko dira Bermeoko portutik. Izena ematen duten horiek guztiek Gaztelugatxeko San Juaneko inguru naturaletik bistaratu ahalko dute ilunabarra, Ramon Basaldua bermeotarraren eskutik. 21:00etan aterako dira Bermeotik eta 22:30erako bueltatuko dira.