Gernika futbol taldearen zaleak kalejiran joango dira bihar, Urbietara
Gernika futbol taldeak zaleen eta herritarren babesa izango du biharko final handian.Orain dela bi aste egin moduan, Athleticeko Piratek eta Komando Gernikako kideek kalejira egingo dute futbol zelaira. Genika-Lumoko Piratak Athleticen egoitzan, Ospa t...
Orain dela bi aste egin moduan, Athleticeko Piratek eta Komando Gernikako kideek kalejira egingo dute futbol zelaira. Genika-Lumoko Piratak Athleticen egoitzan, Ospa tabernan, batuko dira, 17:00etan.
Ondoren, 17:30ean irtengo dira kalejiran, eta Gernika Klubaren egoitzan, Picasso tabernan egingo dute geldialdia. Handik, Komando Gernikaren egoitzara, Biltoki tabernara joango dira, eta bertatik Urbietarantz abiatuko dira denak batera.
19:00etan hasiko da Gernika eta Osasuna Promesas taldeen arteko partida.
Aurreko domekan, 0-1 irabazi zuten gernikarrek nafarren zelaian. Kanporaketa alde dauka etxeko taldeak, eta etziko final handia irabaziz gero, Bigarren B mailan jokatuko du 2015-2016 denboraldian.