
Orain dela bi aste egin moduan, Athleticeko Piratek eta Komando Gernikako kideek kalejira egingo dute futbol zelaira.
Genika-Lumoko Piratak Athleticen egoitzan, Ospa tabernan, batuko dira 17:00etan.
Gero, 17:30ean irtengo dira kalejiran, eta Gernika Klubaren egoitza den Picasso tabernan egingo dute geldialdia. Handik, Komando Gernikaren egoitzara, Biltoki tabernara joango dira, eta bertatik Urbietarantz abiatuko dira denak batera.
19:00etan hasiko da Gernika eta Osasuna B taldeen arteko partida.
Aurreko domekan, 0-1 irabazi zuten gernikarrek nafarren zelaian. Kanporaketa alde du etxeko taldeak, eta etziko final handia irabaziz gero Bigarren B mailan jokatuko du 2015-2016 denboraldian.