Busturikoek maial ona eman zuten Bizkaiko Txirrindulari Lasterketan
Elorrion jokatu zuten zapatuan Bizkaiko Txirrindulari Txapelketa, infantil mailan. Lasterketa horretan, lehen postua lortu zuen Oka informatika-Busturia T.T. taldeko Amaia Lartitegik, emakumezkoen bigarren urteko infantilen mailan. Haren neba Lander Lartitegik ere podiuma egin zuen Elorrion. Hain zuzen, bigarren sailkatu zen mutilen artean, maila berean.