Aurten ere Gernika-Lumoko San Juan Ibarrako jaiak herritarrek ondo pasatzeko eskaintza zabalagaz datoz.
Gaur gauean Segundo Olaeta musika eskolako kideen emanaldiagaz hasiko dituzte jaiak. Artur Sustatxaren zuzendaritzapean, Rock N’Band VI kontzertua eskainiko dute, 22:00etatik aurrera.
Bestalde, bihar goizean hasi eta gauerarte egun pasa egiteko aukera egongo da. Koadrilak paella txapelketan lehiatuko dira goizean, eta arratsaldean kale antzerkiaz gozatuko dute San Joan Ibarran elkartzen direnek. Halaber, gauean, kultur etxeak antolaturiko kontzertuak egongo dira.
Hala, datorren martitzen eta eguazten arratsaldeetan umeentzako ekitaldiak izango dira nagusi.
Egitaraua:
Gaur
- 22:00: Rock N’Band VI kontzertua.
Bihar
- Goizean: Gernika Rugby taldeak antolatutako paella txapelketa.
- 14:00: Paellen aurkezpena.
- 15:00: Bazkari herrikoia (apuntatzeko Rugby tabernan).
- 19:00: Txatarra kale antzerkia, Malas Compañias taldearen eskutik. Kultur etxeak antolatuta.
- 21:00: Kontzertuak Kultur etxeak antolatuta: La Talky (80. hamarkadako abestiak) eta Honat (Euskal musika)
Ekainak 23, San Joan bezpera
- 16:00: Txupinazoa
- 16:30-19:30: Umeentzat jolasak, URE taldearen eskutik.
- 19:00: Herri kirolen erakustaldia Piratak Herri Kirol taldearen eskutik.
- 20:00: Elai Alai dantza taldearen dantza saioa.
- 20:00: Kantak tabernarik taberna Urdaibai kantagunearen eskutik.
Ekainak 24, San Joan eguna
- 16:30-19:30: Umeentzat jolasak, URE taldearen eskutik.
- 19:00-21:00: Xaibor.
- 22:00: Jai amaierako txupina.