Asturiasko Pravianoren aurka jokatuko dute Artibaiko beteranoek
Artibai Futbol Taldeko Beteranoak Praviano FTren aurkako partida izango dute bihar. Urtero modura, denboraldi amaierako irteera egingo dute Markina-Xemeingo beteranoek, eta Asturiasko Pravia herrira gonbidatu dituzte jokatzera.Villa de Pravia Kirol Tal...
Villa de Pravia Kirol Taldeak egun osoko egitaraua dauka prestatuta biharko, kirola eta aisialdia uztartuko dituztelarik. Artibai FTko Beteranoek, zapatuan, 17:00etan jokatuko dute partida, herriko futbol zelaian.
Artibai Futbol Taldeko jokalariek bihar goizean irtengo dute Markina-Xemeindik, eta domeka gauean itzuliko dira. Danetara, 25 laguneko taldea doa Praviara futbolaz eta lagun arteaz gozatzeko asmoz.
Partekatzea helburu
Kirola egiteagaz gain, beste herri batzuetako taldeekin jokatu eta partekatzea ere bada Artibai Futbol Taldeko Beteranoen asmoa. Horrela, bidaiaren bat egiten dute urte amaieran, eta herrira ere gonbidatzen dituzte kanpoko taldeak. Castelldefels-ko (Herrialde Katalanak) Futgolitos taldearen bisita izan zuten maiatzean, esate baterako.