
Karmelo Landa Madrilen, auzi saio baten ostean
35/02 auzian epaitutako Karmelo Landa eatarrak, Rufi Etxeberriak, Juan Kruz Aldasorok, Joseba Alvarezek, Floren Aoizek eta Joseba Permachek jarritako helegitea partzialki onartu du Auzitegi Gorenak. Hiruna urteko zigorra ezarri zien Auzitegi Nazionalak iazko uztailean, baina zigor hori murrzitu die Gorenak.
Floren Aoiz, Jon Gorrotxategi eta Antton Morcillori, berriz, urtebete eta erdiko zigorra ezarri die Gorenak, eta inhabilitazioa epe horretan.
Era berean, herriko tabernei dagokienez, Auzitegi Nazionalak uztailean emandako epaia berretsi du Gorenak; alegia, 103 herriko taberna konfiskatzeko eskatu du. Horien artean dira Gernika-Lumoko Arrano taberna eta Bermeoko Bolatokia.
Zigorra jaso duten herrikoetako udalerrietan mobilizazioak deitu dituzte. Bermeon, 20:00etan batuko dira, Goiko plazan. Gernika-Lumon, Arrano aurrean egingo dute elkarretaratzea, 20:00etan.