Lehengoratze lanekin jarraituko du Lurgaiak zapatuan, Amunategin
Amunategi errekaren leheneratze ekologikoa izeneko proiektuaren baitan, Lurgaia Fundazioak boluntariotza jardunaldia antolatu du zapaturako.Zapatuko auzolanean parte hartu gura duten horiek Busturiko Axpe auzoko elizan egon beharko dute, 09:30ean. Jaki...
Zapatuko auzolanean parte hartu gura duten horiek Busturiko Axpe auzoko elizan egon beharko dute, 09:30ean. Jakinarazi dutenez, handik oinez abiatuko dira errekaraino. Egun osoko jardunaldia izango dela azaldu dute. Hala, eguerdi partean, hamaiketakoa jateko aukera izango dutela diote «indarrak berreskuratzeko». Lanerako beharrezkoa duten material guztia fundazioak jarriko du. Parte hartzaileei oinetako egokiak eramatea gomendatzen die; uretako edota mendiko botak.
Lehenik eta behin, Lurgaia Fundazioko arduradunek proi- ektuaren helburuak azalduko dizkiete bertaratutakoei, zeintzuk izan diren egin diren jarduerak, eta haiek izan dituzten bilakaerak.
Parte hartu nahi izanez gero, aurretiaz eman behar da izena: info@lurgaia.org.